Ander Goenaga surflaria Munduko laugarren izan da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 14a, 15:50

Ander Goenaga, Munduko txapelketan lehian. Arg.: ISA Surfing.

Ostadar Inklusio taldeko Ander Goenaga Estatu Batuetan jokatu den Munduko txapelketan parte hartu du Espainiako selekzioarekin. Azaroaren 7tik 12ra egokitutako surfeko kirolari onenak bildu ziren Kaliforniako Huntington Beach hirian eta Goenagak Prone 2 mailako kobreko domina jantzi zuen

Lan ona egin zuen lehen egunetik talde urdin-beltzeko kirolariak. Hiru sailkapen saioetako bitan lehen postua erdietsi zuen eta bigarren faserako sailkatu zen arazorik gabe. Horretan ere bere onena erakutsi zuen olatu gainean Ostadarreko kideak eta finala lehiatzeko txartela lortu zuen.

Azken saioan Goenagak Davi Texeira brasildarra, Jose Martinez estatu batuarra eta Tomoki Fujiwara japoniarraren aurka neurtu zituen indarrak; zuen zorterik izan olatuetan eta laugarren postuan amaitu zuen lehia.