Datorren astean banatuko dituzte Errigorako saskiak, Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 14a, 13:52

Boluntario taldeko kideetako batzuk, Ttakunenean. Argazkia: Errigora.

Errigoraren produktuak kudeatzen dituen herriko taldeak jakinarazi du datorren asteko astearte eta asteazkenean banatuko dituela kutxak, Ttakunenea elkartean, 16:00etatik 20:00etara. "Mila esker Lasarte-Oria, ederra izan da Euskarari puzka kanpaina", adierazi dute kideek.