Opera gau baten atzean dagoena erakutsi du Sasibil Lirika Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko azaroaren 10a

Umorea eta oholtza gainean aritu diren artisten ahots zoragarriak uztartuta, emanaldi ederra aurrera eraman du Sasibil Lirika Elkarteak: Una noche en el teatro de la ópera. Kultur etxera joan direnek gogotik gozatu dute ikuskizunaz.

Josean Garciaren lana taularatu duten artistak hauek izan dira: Gema Scabal eta Estibaliz Arroyo sopranoak; Facundo Muñoz eta Jon Imanol Etxabe tenoreak; Antonio Torres baritonoa; Ekaitz Gonzalez de Urretxu, Koldo Torres, Jose Angel Otegi eta Aurora Telletxea aktoreak; Anna Levenson biolin jotzailea; eta Arkaitz Mendoza piano jotzailea.