Galiziatik etorri dira musikariak, furgonetan, eta errepidearen egoeragatik behar baino beranduago iritsi dira herrira, eta aurreikusitakoa baino ordubete geroago ekin kontzertuari. Edonola ere, merezi izan du itxaronaldiak, kalitatezko reggae doinuak ekarri baititu Bush Doctors Band taldeak. Jalgi kafe antzokian bertaratutakoek gogotik gozatu eta dantza egin dute, emanaldia amaitzerakoan behin eta berriro jotzen jarraitzeko eskatuta.