ESKUTITZA

Ipar martxako lasterketetako arauak

Ostadar Ipar Martxa taldeko arduradunak 2023ko aza. 11a, 08:00

Ipar martxako lasterketak direla eta, zenbait azalpen edo zehaztapen egin nahi ditugu. Ostadar krosa eta San Silvestre krosa, herrikoiak izan arren, gutxieneko arau hauek bete beharko ditu.

- Makilek Ipar martxakoak izan behar dute.

- Makilen mugimenduak diagonalean izan behar du, uneoro, eta aurreko oinaren orpoak eta atzekoaren puntak egiten duten hirukiaren tartean sartu behar dira.

Aurreko baldintza horiek bete gabe, ezin da ez irabazle, ezta  lehenengo lau postuetan egon, hau da, ezin da podiuma egin.

Horretarako, Ostadar Ipar Martxako arduradun batek, lasterketa hasi baino lehen, beste kirol bateko makilekin lehiatzera doala ikusten badu, hau uztera gonbidatuko du. 

Horrerarako, helmugatik gertu Ostadar Ipar Martxako arduradun bat egongo da epaile lanetan. Laburbilduz, aipatutako arauak betetzen ez dituzten ipar martxalariak deskalifikatu egingo dira, eta lasterketatik kanpo geratuko dira.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!