Beste gozatu eder bat hartuko dute saridunek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 10a, 09:00

Aterpea merkatarien elkarteak amaitu berri den Gozatu kanpainako sariak banatu ditu, udal ordezkarien laguntzarekin, Oihana Izpura herritarrak duela gutxi ireki duen Lilura liburu dendan (Hipodromo etorbidea, 8). Herritarrek pozarren jaso dituzte herriko dendetan erosketak egiteko bonuak.

Hauek izan dira saridunak: Arantzazu Larrañaga, Marian Burgos, Isabel Rodriguez, Kontxi Berasategi, Marisol Gonzalez, Maria Luisa Gaztañaga, Miren Garcia eta Fernando Furundarena. Horietako bakoitzak 10na euroko 25 erosketa txartel poltsikoratu ditu.