Bertso clown saio dibertigarri batez gozatu zuten herritarrek atzo, Jalgi kafe antzokian. Bea Egizabalek jarri zizkien gaiak Ane Labaka, Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariei, gai jartzaileen eskuliburuaren nondik norakoak azaldu ostean. Ikus-entzuleen barre algara eta txaloak etenik gabekoak izan ziren.