Beltza RTko jokalariak selekzio ezberdinetan lehian dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 9a, 15:15

Lande Zabala eta Eneko Sanchez, Euskadiko selekzioarekin jolastu ostean. Arg.: Beltzak RT.

Beltzak RTko harrobiko hiru jokalarik selekzio ezberdinetako deialdia jaso dute. Lander Zabala eta Eneko Sanchez gazteak Euskadiko 16 urtez azpiko taldearekin lehiatu dira eta Alex Saleta Espainiako Castilla y Leon Iberians taldearekin Europako Superkopako neurketa jokatuko du

Zarautz Beltzak RTko Lander Zabala eta Eneko Sanchez gazteak Euskadiko 16 urtez azpiko taldearekin lehiatu dira Erkidegoen arteko Espainiako txapelketan. Hilaren 4an, txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen eta Euskal Erkidegoko konbinatuak Andaluziaren aurka neurtu zituen indarrak Bilbon. Euskadik 10-20 neurketa galdu zuen arren, herritarrek lan ederra egin zuten; Sanchezek taldeak lortutako bi entseguetako bat egin zuen. 

Ordiziako kide den Alex Saleta herritarra, aldiz, Espainiako Castilla y Leon Iberians taldearekin lehiatuko da Europako Superkopako bigarren jardunaldian. Hitzordua hilaren 12an, 12:30ean da Valladoliden. Urri amaieran selekzioarekin lan egin ostean, Saletak Israelgo Tel Aviv Heat taldearen aurka jokatzeko deia jaso du.

Neurketa Michelinen

Bestalde, Euskal Ligako II. mailako Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak taldea AVK Bera Bera Bren aurka lehiatuko da hilaren 11an, 17:30ean Michelin kirol gunean . 

Egoitz Esnaolaren jokalariek ligan astebeteko atsedenaldia izan dute. Denbora tarte horretan UBR-Nerbioiren aurkako porrota ahaztu - 6-22 galdu zuten - eta hurrengo hitzorduak prestatzeko egin dute lan beltzek.