Eguzki Goxokis Goxua taldeak akatsetatik ikasteko jardunaldia izan zuen

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 8a, 12:45

Kadete mailako Eguzki Goxokis Goxua taldeak Lauburu Ibarra A mailako talde indartsuenaren aurka neurtu zituen indarrak hilaren 24an, Michelin kirol guneko pilotalekuan. Ez zen partida erraza izan Gorka Redondok zuzentzen dituen jokalarientzat

Ibarrako taldea nagusi izan zen; aurkako lau gol goiztiarrek ere emaitza baldintzatu zuten. "Bagenekien neurketa zaila izango zela, esperientzia gehiagoko taldea da Lauburu Ibarra A; bigarren urteko kadeteak dira. Baina gure atean sartu genituen lehen bi golak eta beste biak alderatzeetan izan ziren. Ondorioz, jokalariek amore eman zuten," azaldu du Gorka Redondo prestatzaileak. 

Egoerak gaindituta, entrenamenduetan landutakoa zelaira eramateko gai izan ez zirela onartu du. Horregatik partidako akatsak zuzentzeko lan egingo dute.

Asteburuko emaitza alde batera utzita, Redondo pozarren dago taldeak erakutsitako mailarekin: "Ez genuen uste sailkapenean hain gora egongo ginenik. Jolastu ditugun neurketetatik bakarra galdu dugu. Talde indartsuen aurka jokatu gara eta asteburu honetan ere erronka zaila izango dugu Erain. Hori jokatuta denboraldiko aurreikuspen bat egin dezakegu".

Bestalde, taldeko kide Markel Rodriguez eta Aratz Fuentes 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioarekin entrenatzen eta lagunartekoak jokatzen ari dira. Erkidego arteko Espainiako txapelketa prestatzen ari da taldea.