Senior mailako Asier Sagasti eta Haritz Urdangarinek Euskadiko txapelketari egin zioten aurre eta euren mailako zilarrezko eta brontzezko domina jantzi zituzten, hurrnez hurren.
Infantil mailako gaztetxoek taldekako Gipuzkoako txapelketa izan zuten. Nesken taldea - Ariane, Isabella, Maria, Iraia, Siena eta Anne - podiumeko hirugarren mailara igo zen eta mutilak finalerdietako atarian geratu ziren.