Kirol arloan ongizate emozionala lantzeko formakuntza, Alex Remiro proiektuaren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 8a, 09:30

Arg.: Texas Lasartearra.

Texas Lasartearra CF-k antolatuta, Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala kirolean izeneko formakuntza eskainiko da Lasarte-Orian

Saioak hiru egunetan - azaroak 20an eta 27an eta abenduak 4an - izango dira 18:00etan, Antonio Mercero guneko hitzaldi aretoan. Izena ematea behean duzuen QRaren bitartez egin behar da. Alex Remiro Realeko atezainak eta Futbol Mas Fundazioak sortutako proiektuaren ekimena da formakuntza hori; helburua futboleko prestakuntza garaian ongizate emozionala lantzen laguntzea da.