Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra borrokatzeko jarduerak iragarri ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 8a, 09:47

Adin guztientzat jarduera ugari iragarri ditu Lasarte-Oriako Udalak hilaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira. Horren berri eman dute udal ordezkariek, prentsaurrean, eta, nabarmendu, herritarrek kontzientzia hartzea dela helburuetako bat. Hilaren 7an izango da lehen ekimena, eta abenduaren 1era arteko iraupena izango

Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuko buru Lourdes Acevedo, sail horretako teknikari Sonia Zubizarreta, Berdintasun teknikari Irati Olaetxea, Agustin Valdivia alkatea eta Emakumeen Zentroko teknikari Maite Iglesias arduratu dira Azaroaren 25erako prestatutako jarduera sortaren nondik norakoak emateaz. Valdiviak azpimarratu emakumeen aurkako indarkeria gaitzaren aurka borrokatu behar dela, eta, horretarako, ezinbestekoa dela herritarrak elkarrekin jardutea. 

Ekimen hauek aurrera eramango dituzte datozen asteetan:

Jarduera Lekua Data eta ordua Informazio osagarria
Ni naiz naizena erakusketa Kultur etxeko kafetegia Hilaren 13tik abenduaren 1era. Trans pertsonen testigantzak jasoko dituzte bisitariek
Bideofuruma Biyak Bat zaharren egoitza Hilak 15, asteazkena,  16:30ean.  
Lodifobia eta elikadura nahasmenduak mahai ingurua Antonio Mercero gunea, erabilera anitzeko aretoa Hilak 16, osteguna, 18:30ean.

Idoia Garces herritarrak egingo du moderatzailea lana, eta hauek izango dira bertan parte hartuko duten hizlariak: 

  • Yolanda Iglesias, ACABE Gipuzkoa elkarteko koordinatzaile eta psikologoa
  • Mijo Lizarzaburu, militante transfeminista eta filosofoa.
  • Maddi Etxeberria. Nutrizionista.
Zineforuma: O Como Kultur etxea Hilak 17, ostirala, 20:00etan. Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean antolatutako jarduera.
Lurraz beste saio literarioa Antonio Mercero gunea Hilak 21, asteartea, 18:00etan.  Garazi Arrula idazlearekin eta Aintzane Usandizaga moderatzailearekin. Irakurle Txokoarekin elkarlanean antolatua.
Berdintasunean irakurketarekin jolastuz haurrentzako ipuin kontaketa saioa Kultur etxeko hitzaldi aretoa Hilak 22, asteazkena, 17:00etan. 6 eta 8 urte arteko haurrentzat. Lekuak mugatuak dira, hortaz, aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Kultura departamentuarekin elkarlanean antolatua. 
Beldur Barik lehiaketako sari banaketa Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa Hilak 23, osteguna, 17:00etan.  
Elkarretaratzea  Okendo plaza Hilak 25, larunbata, 12:00etan.  
Autodefentsa feminista tailerra Kultur etxea Hilak 25, larunbata, 09:00etatik 13:00etara.

Lekuak mugatuak dira, hortaz, aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Emagin elkarteak aurrera eramango du ekimen hori. 

 

Brunch-a autodefentsa feminista tailerrean parte hartu duten parte hartzaileekin Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa Hilak 25, larunbata, 13:00etatik, 14:00etara.

 

Magma Mia bakarrizkata Kultur etxeko auditorioa Hilak 28, asteartea, 19:00etan.

Bertaratu nahi dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute; bakarra banatuko da pertsona bakoitzeko.