ESKUALDEA

Greba feminista orokorrari buruzko asanblada egingo du Buruntzaldeko Itaiak larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 9a, 08:00

Gaztelekuan egingo du asanblada Buruntzaldeko Itaiak.

Buruntzaldeko Itaiak jakinarazi du asanblada bat aurrera eramango duela larunbat honetan, Lasarte-Oriako Gaztelekuan, 11:00etatik aurrera, hilaren 30eko greba feminista orokorra ardatz hartuta. 

Bilera horren helburu nagusiak hauek dira: Itaiak egun seinalatu horretan defendatuko dituen aldarrien berri ematea eta hausnarketarako bidea irekitzea. Horien artean, guztiek kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak izatea, eta lan sexualarekin zein lan horien hierarkizazioarekin amaitzea. Itaiak nabarmendu duen gisan, jomuga horiek lortzeko "ezinbestekoa" da, alde batetik, aitortzarik gabeko zaintza eta hainbat lan feminizatu emakumearen ardura eta ondorioz, zama izatetik, guztion ardura izatera igarotzea; eta, bestetik, instituzioen fartsatik at antolatzea, horiek emakumearen emantzipazio erreal bat sustatzeko dituzten mugak kontutan izanda.