Zurmailu elkartearen erakusketa hilaren 17tik 26ra zabalduko dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 6a, 10:17

Iazko erakusketaren inaugurazio ekitaldia.

Azaroko kultur agendan hilaren 10etik 19ra izango zela esan bazuen ere, udalak jakinarazi du data horiek ez direla zuzenak eta Zurmailu elkarteko lagunek 17tik 26ra erakutsiko dituztela egurra landuta egindako lanak, Antonio Mercero aretoan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko dute aretoa, eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da.