JSE-EGAZ talde politikoari buruzko erakusketa ireki dute Herriko Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko azaroaren 6a

Lasarte-Oriako PSE-EEk jakinarazi duenez, JSE-EGAZ Euskadiko Ezkerraren Gazteak talde politikoak 120 urte bete ditu aurten, eta, ospatzeko, erakusketa bat ireki dute Froilan Elespe Herriko Etxean. Tomas Meabek eragile hori fundatu zuenetik gaur egunera arteko jarduna bildu dute esposizio horretan. Hilaren 20ra arte egongo da zabalik.

Astelehenetik ostiralera ikusi ahalko dute herritarrek erakusketa, 11:00etatik 13:30era edota 17:00etatik 19:00etara. Sarrera doakoa da.