Jendetsua izan zen Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa, Oldarraldiaren aurrean, euskarekin bat, euskaraz bat lelopean antolatutakoa. Batetik, epaitegiek azkenaldian euskararen normalizazioa sustatzea bilatzen duten neurrien aurkako erabakiak salatu zituzten, eta, bestetik, euskararentzako akordio soziopolitiko berri bat eskatu. Milaka euskaltzale izan ziren Bilbon, lasarteoriatar ugari tartean.
Herritarrez beteta joan zen autobus horietako bat Borobilean elkarteak antolatu zuen. Tajamar biribilgunean elkartu ziren 15:00etan, Bizkaiko hiriburura abiatzeko. Bertako kideek nabarmendu dutenez, "eraso guztien aurrean" euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten.
