Antzerkia, antzerkiaren barruan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 4a, 21:25

Perigallo Teatro taldeak Cabezas de cartel antzezlana ekarri du Manuel Lekuona kultur etxera larunbat arratsaldean. Hogei bat lagun bertaratu dira Cimarron obra prestatu nahi duen Urugallo taldeko bi aktoreen arteko elkarrizketara. Autofikzio lanean halako prozesu batek azaleratutako kezkak, ahuldade eta beldurrak, kontraesanak, prekarietatea... ageri dira. Erabakiak hartzerakoan balioei eutsi edo bestelako bideak hautatu behar izateak dakarren ezinegona ere, baina hori dena umoreari ere tartea eginda. 

Erlazionatuak