LOKEko Sagasti eta Urdangarin ederki lehiatu dira judoko hitzordu ezberdinetan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 2a, 10:45

LOKEko Asier Sagasti (eskuinean), Gipuzkoako txapelketako podiumeko gorenean. Arg.: LOKE Judo.

LOKEko Asier Sagasti eta Haritz Urdangarin judokek hitzordu garrantzitsuak izan zituzten urriaren 28an eta 29an. Sagastik Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuen 100 kilo baino gutxiagoko mailan eta garaile izan zen. Urdangarinek, aldiz, A mailako Espainiako Kopako hitzordua izan zuen Getafe, Madrilen eta 81 kilo azpiko kategorian zazpigarren sailkatu zen sei borroketatik lau irabazi ostean.