Lehen zatian bi taldeak erasoan aritu ziren eta borroka ederra izan zen baloiaren jabetza lortzeko. Aukera ugari izan zituzten herriko bi taldeek baina Texasek baliatu zituen hobekien bereak markagailua ireki eta aldea hartzeko. Falta baten aldaratzean sartu zuen lehen gola Gorka Briten taldeak eta bigarrena talde urdin-beltzeko atezainaren gainetik sartu zen jaurtiketa izan zen.
Atsedenaldiaren ostean, Ostadar gogotsu atera zen. Xabier Martinezen jokalariak erasoan jokatu eta saria jaso zuten, 2 eta 1ekoa. Baina 70. minutuan, jokalari garrantzitsua galdu zuen talde urdin-beltzak min hartuta eta zuri urdinak berriro neurketaren kontrola lortu zuten. Hirugarren golak ezustean harrapatu zuen Ostadarreko atezaina eta laugarrenean korner baten alderatzean egin zuen Texasek.
Texas Lasartearrako entrenatzaile Gorka Brit pozarren dago lortutako garaipenarekin: "Hiru puntu horiei esker, lehen postuetan mantentzen gara". Horrez gain, bi taldeen arteko kiroltasuna eta Michelinen egon zen giroa ere nabarmendu ditu zuri-urdinen prestatzaileak.