Deitzaileek azpimarratu dute herrialde horretako egoera "oso larria" dela, izan ere, hilaren 7az geroztik Israelek 8.000 hildako eta 19.000 zauritu inguru eragin ditu Gazako eremuan; horien erdiak adin txikikoak dira. "Gerra krimen eta genozidiotzat har daitezke Israelek bizitegi guneetan, ospitale guneetan edo eskoletan egin dituen bonbardaketak; Gazan lehen mailako produktuak sartzea eragozten duen blokeoa (ura, elikagaiak, erregaia edota osasun materiala ); ospitalerik ez erabiltzeko mehatxu egiten duen hornidura elektrikoaren mozketa; edo eginiko basakeriak estaltzeko eginiko telekomunikazioen mozketa.
Bestalde, jakinarazi dute atxikimendu kanpaina bat martxan jarri dutela elkarte, alderdi politiko eta sindikatuentzat. Horiek helarazteko lasarteoriapalestina@protonmail.com helbide elektronikoa jarri dute herritarren eskura.