Adin guztientzako egitaraua prestatu dute Zabaleta Auzolan elkarteko kideek: aurpegi eta kalabaza margoketa, txokolatada eta gaztaina jatea, eta beldurrezko ibilbidea. Bidetik sorpresak izango dituzte ausartenek. Guztia festa giroan amaituko dute, Ttakun Kultur Elkarteko Faktoriako gazteek pintxo potea eginaz amaituko dute ekimena.
Honako egitaraua iragarri dute
- 18:00etan, aurpegi eta kalabaza margoketa.
- 18:30ean, txokolatada eta gaztain jatea.
- 19:00etan, helduagoen beldurrezko ibilbidea.
- 19:15ean, gaztetxoen beldurrezko ibilbidea.
- Amaieran, Ttakun Kultur Elkarteko Faktoriako gazteen eskutik pintxo potea.