Manttangorri hiribusak zerbitzu berezia emango du Domu Santu egunagatik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 31a, 16:43

Muittu Manttangorri hiribusak ohi baino bidaia gehiago egingo ditu Illarraltzueta hilerrira, Domu Santu eguna dela-eta. 09:00etatik 18:30era arteko zerbitzua izango dute eskura herritarrek.

Domu Santu eguna da azaroaren 1a eta horregatik Muittu Manttangorri hiribusaren zerbitzu berezia izango dute eskura lasarteoriatarrek, Illarraltzueta hilerrira joan eta itzultzeko. Hauek dira ordutegiak:

  • Irteera Antxisutik: 09:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00 eta 18:00etan.
  • Itzulera Illarraltzueta hilerritik: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 16:30, 17:30 eta 18:30ean.