Ostadar Inklusioa taldeko Ander Goenaga Espainiako txapeldun izan da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 31a, 13:31

Imanol Sagarzazu eta Ander Goenaga, lehiaketako momentu batean. Arg.: Espainiako Surf Federazioa / Guillermo Álvarez Fernández

Ostadar Inklusio taldeko kide Ander Goenagak Espainiako txapelketa lehiatu zuen hilaren 23tik 29ra, Nigran, Galizian. Patos hondartzan bildu ziren maila ezberdinetako surflariak eta Goenagak Prone 2 mailako garaikurra eskuratu zuen Imanol Sagarzazuren laguntzarekin, baita wipeout hoberenaren saria ere.