Itxura beldurgarria izango du gaur Sasoeta auzoak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 31

Sasoeta Sasoian elkarteak Halloween gaua ospatzeko zenbait jarduera prestatu ditu, udalarekin elkarlanean. Gaztelekua eta Jaizkibel nahiz San Marcial plazak izango dira tankera ezin izugarriagoa hartuko duten eremuak. Jarduerak 17:30ean hasiko dira.

Egitaraua

  • 17:30etik 20:30era, Gaztelekuan, izuaren igarobidea prestatuko dute 6 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat.
  • 17:30etik 19:30era, Jaizkibel plazan, makilaje beldurgarri eta aurpegi izugarrien tailerrak aurrera eramango dituzte, 6 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat.
  • 18:00etatik 21:00etara, San Marcial plaza hilerri bilakatuko dute Sasoeta Sasoian elkartekoek. Iragarri dute ibilbidean zehar sorpresak izango dituztela partaideek.