Askotariko kultur jarduerak iragarri dituzte azarorako

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 31a, 16:53

Zinema proiekzioak eta musika emanaldiak izango dira nagusi hastear dugun hilabeteko kultur agendan. Horrez gain, izango dira bestelako ekimenak ere, hala nola, ipuin kontaketa saioa, edota erakusketa.

Lasarte-Oriako udal ordezkariek azaroko kultur agendaren berri eman dute gaur. Askotariko jarduerak iragarri dituzte, askotariko gustu eta adinei zuzendutakoak. 

Hamar film proiekzio aurreikusi dituzte antolatzaileek. Azaroaren 3an, ostiralarekin, Okendo Zinema Taladeak Creature proiektatuko du Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. 20:00etan izango da hitzordu hori, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Bi egun geroago, berriz, izango dira azaroko haur eta helduentzako lehen zinema saioak. Gaztetxoenek Abentura erraldoia ikusi ahal izango dute. Ohi bezala, 17:30ean izango da proiekzioa, eta 4 euroko sarreraren truke bertaratu ahal izango dira. Helduenek, aldiz, Los asesinos de la luna ikusteko aukera izango dute. 19:30ean hasiko da hori, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Azaroaren 12an izango dira hurrengo bi proiekzioak. Haurrentzako El osito boom proiekatuko dute (ohiko ordutegi eta prezioa berarekin), eta helduak, berriz, Sound of freedom ikustera joan ahalko dira kultur etxera. 

Azaroaren 17an izango da Okendo Zinema Taldearen bigarren proiekzioa. O corno filma ikustera joan ahal izango dute lasarteoriatarrek, 20:00etan. Sarrerek 6 euroren truke eskuratu ditzakete interesdunek. 

Azaroaren 19an izango dira hurrengo saioak. 17:30ean, gaztetxoentzako La patrulla canina: la super pelicula emango dute pantaila handian 4 euroko sarreraren truke. Bi ordu eta erdi geroago, berriz, O corno ikusi ahal izango dute helduek. Azken horretara joateko sarrerek 6 euro balio dute.

Eta haur zein helduentzako azken film proiekzioak azaroaren 26an izango dira. Vampiro al rescate filma iragarri dute gaztetxoentzako, eta Vidas pasadas, berriz, helduentzat.  

Antzerki obrak

Antzerkiak ere izango du tarterik azaroko kultur agendan. Azaroaren 4an izango da lehena, helduentzat. Perigallo Teatro-k Cabezas de cartel  lana oholtzaratuko du. 20:00etan izango da jarduera hori, eta bertaratzeko sarrerak erostea ezinbestekoa izango da; 6 euro balio dute horiek. Kultur etxeko auditorioan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Familia antzerki batek hartuko du Manuel Lekuonako taulagaina azaroaren 11n. Logela Multimedia Producion Studio-ren eskutik Anbotoko Mari ikusteko aukera izango dute sendiek. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, eta sarrerek 4 euro balio dute.

Azaroa amaieran izango da hirugarren eta azken antzerki obra. Kasu horreta, herritar bat ikusi ahal izango dute lasarteoriatarrek oholtza gainean. Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroak antolatuta, Beatriz Egizabalek Magma Mia obra erakutsiko du (gaztelaniaz izango da). Auditorioan izango da hori, 19:00etan eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Musika emanaldiek ez dute hutsik egingo

Musika emanaldi eta kontzertuak ere ez dira faltako azaroko kultur agendan. Azaroaren 10ean izango da lehena. Sasibil Lirika Elkarteak Una noche en el teatro de la opera kontzertu lirikoa eskainiko du. 20:00etan izango da hori, eta 6 euroko sarrera eorisita bertaratu ahal izango dira interesdunak.

Danok Kide Guraso Elkartearen XVII. Musika Topaketen barruan, Zaria Koru EskolarenvCome Again kontzertua eskainiko du Ama Brigitarren komentuan, azaroaren 17an; 19:45ean hasiko dela iragarri dute. Eta hurrengo egunean etorriko da hirugarren musika hitzordua. XX. Akordeoi Jaialdia aurrera eramango dute musikari lasarteoritarrek azaroaren 18an. 19:00etan hasiko da eta sarrerekl 6 euro balio dute. 

Azkenik, Santa Zezilia Egunarekin bat eginik, Udal Musika Eskolak urteroko kontzertua eskainiko du. Kultur etxeko auditorioan izango da, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. 

Opera zaleentzat ere izango da hitzordurik. Azaroaren 8an Georges Bizet-en Carmen ikusi ahal izango dute, pantaila handian. 19:00etan izango da hitzordu hori, eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute. 

Erakusketa, Mercero gunean

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak urtean zehar egindako lanak erakutsiko ditu. Azaroaren 10ean zabalduko ditu ateak, eta 19ra arte izango dute herritarrek erakusketa bisitatzera joateko aukera. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta jai egunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara. 

Hilabetea amaitu aurretik, izango dira beste bi ekimen ere. 18rako Lasarte-Oria Literatur Lehiaketako sari banaketa iragarri dute. Kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute, eguerdian. Eta, 22an, berriz, 6, 7 eta 8 urteko haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegian, Mari Garcia Loderok Berdintasun liburuekin jolasean saioa aurrera eramango du. 19:00etan izango da, eta doakoa.