Borobilean elkarteko lagunek jakinarazi dute autobus bat antolatu dutela, larunbat honetan Bilbon aurrera eramango duten euskararekiko oldarraldiaren aurkako manifestaziora joateko. Txartel bakoitzak 12 euro balio ditu eta izen ematea 689 71 90 36 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat bidalita egin behar dute herritarrek. Tajamar biribilgunean jarri dute hitzordua, 15:00etan.