Axier Baro, ipar martxako garailea: "Giroa ederra da"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 29a

Axier Baro urnietarra helmugara iristen.

Axier Baro urnietarrak bigarren urtea du ipar martxako lehiaketan parte hartzen duena. Duela hiru urte hasi zen ipar martxa egiten eta garaipena erdietsi du aurten krosean. Bere esperientzia partekartu du gurekin:

Iaz etorri nintzen lehenengoz. Ibilbidea oso polita da eta eta horregatik errepikatu dut aurten.

Hasieratik bakarrik joan naiz. Nire erritmoa mantendu dut eta helmugara ere bakarrik iritsi naiz.

Oso polita da ibilbidea eta giroa ere ederra da. Azken zuzengunean jende asko dago animatzen eta hori eskertzekoa da. Lasterketa polita da. 

Hiru urte dira ipar martxa egiten hasi nintzenetik. Lagun batekin hasi nintzen eta pixkanaka pixkanaka joan naiz ikasten. Bakarka entrenatzen dut, ez naiz inongo taldeko kide.