Ander Ortiz, kroseko garailea: "Sentsazio oso onak izan ditut hasieratik"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 29a

Ander Ortiz tolosarra helmugara iristen.

Ander Ortiz Tolosa CF taldean gazteen entrenatzaile da, baina horretaz gain Oriarte Institutuko irakaslea ere bada. Aspaldi ez zuela krosa egiten, baina aurten Lasarte-Oriako ikastetxeko irakasle dela baliatuz proba egitea erabaki du

Gazteago nintzela etortzen nintzen krosa egitera. Aurten guztiak koadratu du proba parte hartu ahal izateko. Hemen irakasle izatea egokitu zait eta parte hartzeko engainatu zidatela esan daiteke. Entrenatzen ongi nengoen eta baiezkoa eman nuen.

Sentsazio oso onak izan ditut hasieratik. Hiruko taldetxo bat egin dugu hasieratik eta kontrolatzen nindoan. Lau eta bosgarren kilometroen artean nahi gabe atzean uzten nituela konturatu naiz eta nere erritmoan jarraitu dut helmugara arte. Oso gustura nago.

Ibilbidearen oroitzapenak ditut eta lehen Hipodromo aldetik koaten zenez, aldapa gehiago zegoela esango nuke. Aldaketarekin bihurgune gehiago izan direla esango nuke. Baina ibilbide ona iruditu zait.

Ez naiz horrelako lasterketetan parte hartzekoa. Entrenatzailea naiz eta gazteekin egiten dut lan. Haiekin entrenatzen jarri naiz forman. Aurten lortutakoarekin asmoa dut krosetan edo pistan lehiatzekoa.