Gau Beltza ospatzeko prest dira Zabaletako auzotarrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 27a

Adin guztientzako egitaraua prestatu dute: aurpegi eta kalabaza margoketa, txokolatada eta gaztaina jatea, eta beldurrezko ibilbidea. Bidetik sorpresak izango dituzte ausartenek. Guztia festa giroan amaituko dute, Ttakun Kultur Elkarteko Faktoriako gazteek pintxo potea eginaz amaituko dute ekimena

Honako egitaraua iragarri dute

  • 18:00etan, aurpegi eta kalabaza margoketa.
  • 18:30ean, txokolatada eta gaztain jatea. 
  • 19:00etan, helduagoen beldurrezko ibilbidea.
  • 19:15ean, gaztetxoen beldurrezko ibilbidea. 
  • Amaieran, Ttakun Kultur Elkarteko Faktoriako gazteen eskutik pintxo potea. 

Antolatzaileek ohartarazi dute jarduera bertan behera utziko dutela eguraldi txarra egiten badu.