LOTMEko kideek Garmo Negro mendiko igoeraz gozatu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 26a, 15:15

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) hamaika kide Pirinioetako Tena bailarara, Huescara bidaitu ziren hilaren 21ean eta 22an. Helmuga Garmo Negroko tontorra, 3.051 m. Horretarako Baños de Panticosatik igo ziren mendizaleak. Goiz esnatzeagatik, bidean egusenti ederraz gozatu eta zenbat eta gorago, orduan eta elur gehiago. Horrek ez zien eragotzi tontorrera iristea. Atseden hartu eta jaitsiera arazorik gabe egin zuten. Irteera horretan paisaiak txundituta geratu zirela nabarmendu dute mendi elkarteko kideek.

Argazki galeriako irudiak: Lasarte-Oria Trail Mendi Elkartea.