Barre egin bitartean hausnartzeko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 26a

Bea Egizabal clown lasarteoriatarrak bakarrizketa saioa egin zuen Virgen de Guadalupe Extremadura Etxean, hilaren 25ean. Ikusmina sortu zuen herritarren artean, lepo bete baitzen aretoa. Ikus-entzuleek barre ederrak egin zituzten umoristaren ateraldiekin eta baita hausnartzeko hainbat gako jaso ere, sistema heteropatriarkalarekin eta feminismoarekin zerikusia dutenak, nagusiki. Ikuskizunaren aurretik luntxa egin zuten bertaratutakoek.