Aurtengo lehiaketan parte hartu nahi duten gazte lasarteoriatarrek ikus-entzunezko lana egin eta horiek bidali beharko dituzte; azaroaren 11 izango da horretarako azken eguna.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez lan horiek ezingo dute 3 minutu baino luzeagoak izan, eta euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntza horietan egin ditzakete. Hori bai, bakarrean aurkezten dutenek, azpitituluak izan behar dituztela ohartarazi dute (euskarazko lanek gaztelaniazko azpitituluak, eta gaztelaniazkoek, berriz, euskarazkoak).
Partaideak adinka banatuko dituzte antolatzaileek, hiru kategoriatan: 12 eta 13 urte artekoa, 14 eta 18 urte artekoa eta 19 eta 20 urte artekoa, eta banaka zein taldeka aurkez daitezke lanak. Kategoria bakoitzean garaile izango den lanaren egileek 200 euro jasoko dituzte. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 23an egingo du udalak, ostegunarekin, 17:00etan, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroan.
Antolatzaileek lehiaketan parte hartzera animatu dituzte herritar gazteak.