Ostiraleko talde argazkian izango dira Ttakun Kultur Elkarteko langileak ere

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 25a, 12:58

Zenbait epaitegik azkenaldian euskararen normalizazio eta sustapena helburu duten neurrien aurka egindako sententziak salatze aldera, ostiral honetan talde argazki bat ateratzera deitu dituzte herritarrak eragile batzuek, Okendo plazan, 18:30ean. Ekimenarekin bat egin du Ttakun Kultur Elkarteak.

Astebete pasatxo geroago, azaroaren 4an, manifestazio nazional bat aurrera eramango dute Bilbon, Euskalgintzaren Kontseilua eragileak deituta. Ekintza horretara joateko deia ere luzatu dute euskara elkarteko langileek.