Nora Miguelez, Lucia Rey, Laida Guerrero, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Nille Becerra, Mayi Gorostegui, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz, Mario Amantegi, Oihan Matute, Iñaki García, Irati Etxeberria, Alba Escribano, Miren Sarobe, Saioa Elola, June Lopez, Garazi Etxeberria eta Iker Gorostegui igerilariek txapelketa denboraldiko lehen probari aurre egin zioten hilaren 21ean.
Denboraldiarekin hasiera izanik, igeriketa taldeko kideek probetan erabilitako teknika eta taktikan jarri zuten arreta. Gainera, orain arteko prestakuntzaren nondik norakoak ikusteko baliagarri ere izan zen. Ederki egin zuten lan gaztetxoek eta marka pertsonal berriak eskuratu zituzten; guztira hemezortzi:
- June Lopez (20.07,84), Miren Sarobe (20.52,63) eta Alba Escribano (21.16,44), 1500 libre proba eta Escribanok proba horretako 800 metroetako pasea, 11.21,45.
- Nora Miguelez, 50 m. bular proba: 48,16.
- Nille Becer, bular erako 50 m. proba (48,26) eta 100 m. libre (01.22,21).
- Ane Meyer, 50 m. bular proba (52,29), 100 m. libre (01.17,15) eta bizkar erako 50 metro proba (45,42).
- Iñaki García, 100 m. tximeleta proba (01.12,31) eta horretako 50 metroetako pasea (32,61).
- Amaiur Iparragirrek, 100 m. tximeleta proba: 01.31,57.
- Kimetz De la Cruz, 200 m. bizkar proba (02.41,45) eta 100 m. libre (01.12,79).
- Laida Guerrero, 100 m. libre: 01.31,99.
- Lucia Rey, 50 m. bizkar proba: 45,55.
- Irati Etxeberria, 50 bular proba: 45,53.
Buruntzaldea IKTko entrenatzaileek nabarmendu dutenez, "bost asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea eta batzuen kasuan, horixe ikusi genuen". Hala ere, asteak aurrera joan ahala igerilariek gaitasunak hobetzen eta ikaskuntzan aurrerakuntzak egiten joango direla uste dute prestatzaileek eta ondorioz, marka hobekuntzak ere etorriko direla.
Bien bitartean, akatsak zuzendu eta egindakoa mantentzeko hiru aste dituzte Buruntzaldea IKTko kideek; Neguko Ligako hurrengo jardunaldia azaroaren 11n izango dute igerilariek, Hernanin.
Aste honetan, aldiz, Alebin mailako gaztetxoen debuta izango da. Buruntzaldea IKTko igerilari gazteek Ligako lehen jardunaldiari egingo diote aurre larunbatean, Maialen Chourraut kiroldegian.