Beltzak RTko kideek primerako jardunaldia izan dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 24a, 12:30

Lasarte-Oriako errugbi zaletuek Euskal Ligako partidaz gozatu ahal izan zuten larunbatean, Michelin kirol gunean. Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak taldeak Txingudi RT gainditu zuen. Beltzak Errugbi taldeko gainerako mailetan ere emaitza ederrak izan zituzten

Baloi obala eskutik eskura ibili da berriro ere Michelin kirol gunean. Euskal Ligako II. mailako Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak eta Txingudi RTren arteko  hirugarren jardunaldiko neurketa izan zen larunbatean.
Beltzek lasai jokatu zuten etxean. Jokalariek ez zut euren jokoa erakusteko arazorik izan eta erraz gailendu ziren aurkariari, 69-0. Julen Espinosa, Eneko Arbizu, Iñigo Uria eta Gabriel Gavilan herritarrek entsegua egin zuten eta Jokin Belokik ederki gauzatu zituen.
Hurrengo jardunaldian ere Michelinen izango dute hitzordua. Hilaren 28an, 16:35ean, Universitario Bilbao izango dute aurkari. norgehiagoka gogorra espero dute beltzek.
 
Harrobian ere garaipenak
Euskal Ligako gainerako mailetan ere ederki jardun ziren Zarautz Beltzak RTko taldeak.
18 urtez azpiko mailako taldea nagusi (100-5) izan zen Iruña RCren aurka Astin jokatutako neurketan. Beltzek maila handiagoa zutela geratu zen neurketa hasieratik. Hala ere, iruñatarrek ongi egin zioten aurre etxeko taldeari.
16 urtez azpiko taldeak ere Iruñako taldearen aurka neurtu zituen indarrak etxeean. Gazteek gehiago borrokatu behar izan zuten garaipena, baina 52-24 gailendu ziren azkenean.
 
Topaketak
Iruñara egin zuten bidaia, ordea, 14 urtez azpiko jokalariek. Errugbi zazpi modalitateko topaketa izan eta ederki gozatu zuten errugbian jokatzen. 
Errugbi eskolako txikiek ere Mutrikuko San Miguel zelaian izan zuten jardunaldia. Eibar, Mutriku, Arrasate eta Txingudiko taldeen aurka jokatu ziren.