Villabonako I. Erraldoi Topaketan parte hartu dute LOZETek eta Oaintxe in deu txarangak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 24a

Argazkiak: LOZET

Besamotza elkarteak Villabonako I. Erraldoi Topaketa aurrera eraman zuen pasa den larunbatean, hilak 21.

Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritako erraldoi konpartsek parte hartu zuten bertan, horien artean Lasarte-Oriek ere bai. Baina ez ziren horiek bertan aritutako herritarrak bakarrak izan, ondoan izan zituzten Oaintxe in deu! txarangako kideak ere, eta ederki gozatu zuten denek ala denek. 

Villabonako kaleetan barrena dantzan ibili ziren, eta, eguerdian, indarrak berreskuratze aldera, bazkari herrikoia egin zuten. Eta ez ziren esku hutsik itzuli etxera; izan ere, konpartsa parte hartzaile guztiek txapela bat jaso zuten oroigarri gisa.