Alboka eta Zero Setteren kontzertuak itxiko du Lasartearra elkartearen 50. urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 24a

Alboka Abesbatza eta Zero Sette Akordeoi Orkestrako kideek kontzertu bateratu bat emango dute larunbat honetan, hilak 28, Lasartearra elkarteak 50 urte bete dituela-eta. Antolatzaileek jakinarazi dute Manuel Lekuona Kultur Etxean izango dela, 19:00etan, eta doakoa izango dela sarrera.