Joseba Sarrionandiarekin komunikazioaz jardungo dira gaur, borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 24a

Borobilean elkarteko zenbait kide, hilaren 11n egin zuten aurkezpenean. Argazkia: Isaac Farre.

Borobilean eragile eratu berriak jendaurreko lehen saioa aurrera eramango du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Antonio Mercero gunean. Joseba Sarrionandia idazle eta pentsalaria gonbidatuko dute komunikazioaz hausnartzera. Egitasmoaren antolatzaileek gogorarazi dute sarrera irekia eta librea dela.