ESKUALDEA

Bilbon larunbatean egingo duten manifestazio nazionalera joateko autobusa antolatu dute eskualdean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 24a

Euskal Herriko zenbait eragilek manifestazio nazionala deitu dute Bilbon larunbat honetan, hilak 28, Palestinari elkartasuna adierazi, haren "defendatzeko eskubidea" aldarrikatu eta Israelen "genozidioa" salatzeko. Buruntzaldean bizi diren herritarrek autobusez joateko aukera izango dute, toki hauetakoren batean ostirala baino lehen izena ematen badute: Andoaingo Txuri, Hernaniko Goiz Argi edota Urnietako Matxo tabernetan.