Ibilbide oso bati aitortza

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 23a

Lau hamarkadatan zehar idatzi du Txema Valles kazetariak Lasarte-Oriaren egunerokotasuna, El Diario Vasco hedabidean. Komunikabide horretako nahiz TXINTXARRI aldizkariko zenbait lankide ohirekin elkartu zen herritarra larunbatean, elkarrekin bazkaldu eta ibilbide oparo horretako hainbat pasadizo gogoratzeko. Lavie jatetxean egin zuten otordua.