Saustatxo elkarteak urtero bezala garagardo azoka aurrera eraman du larunbat gauean. 55 bat lagun bildu dira Uzturre plazako egoitzan kutsu alemaniarreko menuaz eta garagardoaz gozatzeko. Hiru saltxitxa mota, chucruta, patata purea eta ukondoa jan ondoren, sagar streuselarekin biribildu dute otordua.