Eskualdeko ibilbideetan barrena ibili dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 22a, 14:14

Buruntzaldeko ibilbideen eguna aurrera eraman dute goizean. 08:00etatik 14:00etara bitartean hainbat herritara animatu da eskualdeko bost ibilbideetako bat egitera. Ostadar Ipar Martxako kideek ez dute hutsik egin, baina ez dira bakarrak izan. Lehen orduan, 50 lagunek izena eman dute Elizatze plazan jarritako kontrol puntuan. Platano eta zereal barratxo banarekin batera, zigiludun txartela eman diete, helmugan hori erakutsita oparitxoa jasotzeko baliagarria. Jardueraren xedea jarduera fisikoa egitea eta landa eremu naturala ezagutzea da.