Horietatik hiru senior taldeak izango dira; bi Euskal Ligan jokatuko dira eta bestea Gipuzkoako txapelketan.
Euskal Ligako gizonezko taldeak etxean hasiko du txapelketa, 18:00etan. Emakumezkoek Gasteizera egingo dute bidaia; Kora Green City Mendebaldea izango dute aurkari.
Motorrak berotzeko
Gipuzkoako ligan ariko diren talde guztiek, aldiz, txapelketa nagusia prestatzeko aukera izango dute aurretiko fase batean.
Horretan Ostadarreko senior eta jubenil taldeek bat egingo dute multzo berean eta biek Hernanin dute lehen hitzordua.
Zarautzen Lizardi izango du aurkari kadete taldeak eta Infantilen A taldeak Altzaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Maila horretako B taldeak, aldiz, etxekoen berotasuna jasoko du; 09:30ean, Oiarso Urdinaren kontra ariko da.