Iñaki Petxarroman saritu du Kazetarien Elkargoak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 19a, 15:18

Iñaki Petxarroman, 'Ezezagunerako bidaia' liburua Lasarte-Orian aurkeztu zuenekoan.

Ingurumen Kazetaritza Saria eman dio Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kazetarien Elkargoak Iñaki Petxarroman herritarrari. Berria egunkarian dihardu kazetari gisa, gai horrekin lotura duten artikuluak idatzi eta argitaratzen. Hedabide horri egindako adierazpenetan, "urte askoko lanaren aitortza" dela esan du eta aintzatespena, indibiduala bainoago, kolektiboa dela, berripaper horrek "ingurumen gaiei garrantzia eman dielako hasiera-hasieratik".