Lanak larunbateko 06:00ak eta igandeko 20:00ak bitartean egingo dituzte. Trafikoan honela eragingo dute:
- Larunbatean, 06:00etatik 21:00etara eskuineko erreia moztuko diote zirkulazioari, Irunerako noranzkoan, 451,500 eta 450,900 puntuen artean.
- Larunbateko 21:00etatik igandeko 20:00etara eskuineko erreia itxiko dute Gasteizerako noranzkoan, 450,900 eta 451,500 puntuen artean.
Asteburu osoan, obrek sor ditzaketen eragozpenak saiheste aldera, A-15 errepidea erabiltzea gomendatu du Aldundiak, Donostiara sartzeko edo bertatik irteteko.