Egun bat ez da nahikoa bularreko minbiziaren aurka egiteko lelopean, Izan Iñurri egitasmoko kideek elkarretaratze bat aurrera eramango dute bihar Donostian, gaitz horren aurkako egunean. Bulebarreko kioskoan elkartuko dira, 18:30ean. "Bularreko minbizia ez da arrosa; milioika emakumerentzat marroi bat da, diagnostikoa iristen zaigunean aurre egin behar diogun amildegi iluna".