Lasarteoriatar talde batek elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako, Palestinako sarraskia gelditu lelopean. Okendo plazan bilduko dira, 19:00etan, herrialde horren askatasuna eskatu eta Israel bertan egiten ari den "genozidioa" nahiz mendebaldeko gobernuek horrekiko duen "konplizitatea" salatzeko. Era berean, larunbat honetan Donostian izango den manifestaziora joatera deituko dituzte herritarrek. Antiguako tunelean jarri dute hitzordua, 17:30ean.