Ttakun Kultur Elkartea ere, euskararekiko oldarraldiaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 18a, 14:37

Ttakun Kultur Elkarteak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean azaroaren 4rako deitu duen manifestazioarekin, eta dei egiten die herritarrei Bilboko kaleak bete ditzaten, oldarraldiaren aurrean herritar guztion eskubideen aldeko erantzun sendoa emateko.