Izan Iñurrikoek manifestu bat idatzi dute biharko deialdiaren harira. Lasarteoriatarrak gonbidatu dituzte Donostiako ekintza horretan parte hartzera.
Egun bat ez da nahikoa bularreko minbiziaren aurka egiteko lelopean, Izan Iñurri egitasmoko kideek elkarretaratze bat aurrera eramango dute bihar Donostian, gaitz horren aurkako egunean. Bulebarreko kioskoan elkartuko dira, 18:30ean. "Bularreko minbizia ez da arrosa; milioika emakumerentzat marroi bat da, diagnostikoa iristen zaigunean aurre egin behar diogun amildegi iluna".
Izan Iñurrikoek manifestu bat idatzi dute biharko deialdiaren harira. Lasarteoriatarrak gonbidatu dituzte Donostiako ekintza horretan parte hartzera.