Bi gizon irteera baten bila

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 14a, 21:33

Pez limbo taldeak 'Itsas behera' antzezlana oholtzaratu du larunbat iluntzean Manuel Lekuona Kultur Etxean. Beraiek sortutako munduan isolaturik dauden bi gizon irteera baten bila dabiltza. Ez gogo gehiegirekin, badakitelako dauden tokian ondo daudela. Batak bestea du eta elkar zaintzen dute. Beraien arteko solasaldian gogoeta egingo dute gai potoloez, egunerokoari aurre egitea kostatzen bazaie ere.